BILDUMA HIZTEGIA

sexual assault protocol (en)

Berdintasun-politikak



Sexu-eraso baten aurrean izan beharreko jokabidea arautzen duen dokumentua, horretarako adostutako irizpideak eta jarraibideak jasotzen dituena. Protokoloak hiru helburu nagusi ditu: laguntza eta babesa eskaintzea erasoa izan duen pertsonari eta haren senide eta gertukoei; erasoa izan duen pertsona artatzeko jardueretan parte hartuko duten zerbitzu eta erakundeak koordinatzea (gizarte-zerbitzuak, udaltzainak, polizia, osasun-zerbitzuak), eta zehaztea nola jokatu behar duten gizarte-eragileek eta erakunde publiko zein pribatuek erasoa publikoki gaitzesteko.



Horrez gain, badira herriko jaietarako edo festa-giroko bestelako ekitaldi edo jarduera masibo zehatzetarako (kontzertuak, txosnaguneak, etab.) protokoloak ere, antolatzaileek, talde edo mugimendu feministak edo beste gizarte-eragile batzuek adostuak, jasotzen dutenak zer eratako arreta eta babesa eskainiko zaion pertsona erasoari, berehalako zer erantzun publiko emango zaion gertaerari eta zer ekintza egingo diren erasoa publikoki gaitzesteko (adierazpen publikoak, manifestazioak).

Bestalde, badira lantokian adostutako protokoloak ere, langileen aurkako sexu-eraso baten aurrean pertsona erasoa artatu eta babesteko, langileei erasoaren berri emateko eta erasoa publikoki gaitzesteko irizpide eta jarraibideak biltzen dituztenak.

Hiztegi-unitateak